+34 633 57 63 23 hello@biook.org

Love DIYSCIENCE?

TAILERRAK ETA SHOW-AK 

Biookek ikaskuntza-eredu esperientziala, sormenekoa, lankidetzakoa eta dibertitzekoa proposatzen du, gizartean eta ingurumenean eragina duena. Hori lortzeko, tailer, show, ekipo, jarduera eta proiektuen eskaintza sortu dugu, zeina arrakastaz inplementatu dugun herrialdeko ikastetxe askotan eta baita BBK Open Science eta Vital Open Science programazioen bidez ere.

Tailerrak, zientzia-show esperimental eta parte-hartzaileak, proiektu eta jarduerak eta kostu txikiko ekipo eta erreaktiboz osatutako kitak eskaintzen ditugu, gure jarduera guztiak erraz egin ahal izateko.

Ilustraciones web 02.1 talleres y shows

TAILERRAK

Gure tailerretan beharrezkoak diren materialak, erreaktiboak eta ekipoak sartzen dira, zuk zientzia egin dezazun.

- Talleres icono

> 5 URTETIK AURRERA

1. Taller Creando flores

Loreak sortzen

Praktika ezazu botanika eta bioartea lore baten disekzio anatomikoa eginez eta collage bat sortzen bere zatiekin, eta ezagutu loreen historia naturala eta loreak erabiltzen dituen artea.

20. Ciudad de cartón

Kartoizko hiria

Parte hartu lankidetza-proiektu batean zure hiri ideala sortzeko berrerabilitako materialekin. Hiri berde eta iraunkorrei buruz ikasiko duzu, eta bat diseinatzen eta maketatzen ikasiko duzu.

21. Quimeras vivas

Kimera bizidunak

Irudizko animaliak imajinatzen eta eraikitzen ikasiko duzu, animalia errealen edo imajinarioen zatiak konbinatuta. Jakingo duzu hori posible dela zientziaren edo artearen bidez.

22. Pintando con bacterias

Bakteriekin margozten

Pigmentuak sortzen dituzten bakterio bioseguruak erabiliko dituzu bakterio-hazkuntzarako agar-plaken gainean pintatzeko. Ezagutu bakterioak zer diren oso modu sortzailean.

23. Bioblitz

Bioblitz

Egin zientzialari naturalistek bezala, hartu zure inguruan aurkitzen dituzun espezieen argazkiak smartphone edo tablet batekin eta igo itzazu app batera biodibertsitateari buruzko datuak biltzeko.

> 8 URTETIK AURRERA

2. Taller Fabrica y utiliza un microscopio para tu smartphone

Fabrikatu eta erabili mikroskopio bat zure Smartphonerako

Egin mikroskopio mihiztagarri bat, eta Smartphone edo tablet baten kamerari akoplatu mikromunduko argazki eta bideo harrigarriak ikusi eta egin ahal izateko.

3. Taller Fabrica y utiliza un microscopio láser

Laser mikroskopio bat fabrikatu eta erabili

Eraiki laser-mikroskopio bat, horman proiektatua, eta oso handituta, ur-tanta baten barruan dagoen bizitza mikroskopikoa behatzeko.

4. Taller Descubre Daphnia por dentro y por fuera

Ezagutu Daphnia barrutik eta kanpotik 

Daphnia-ren, exoeskeleto gardena duen mini-krustazeoaren barne- eta kanpo-organoak ikusi, aztertu, argazkiak atera eta marraztu, smartphone-rako edo tableterako mikroskopio baten laguntzarekin.

> 12 URTETIK AURRERA

5. Taller Fabrica y da vida a tu propia mano robótica

Fabrikatu eta bizitza eman zure esku robotikoari

Egin ezazu esku robotiko bat etxeko materialekin, eta itxi ezazu zure eskuarekin batera, besoko nerbioetatik doazen bulkada elektrikoak jasotzen dituen gure ekipoa erabiliz.

6. Taller Descubre la célula

Zelula ezagutu

Tindatu zure masailaren eta kipula baten zelulak, Smartphone edo tableterako mikroskopio baten azpian ikusteko. Ezagutu desberdintasunak eta egin zure aurkikuntzen argazkiak.

4. Taller Descubre Daphnia por dentro y por fuera

Drogen eragina Daphnia-n 

Metodo zientifikoa aplikatuz eta Smartphone edo tableterako mikroskopio baten laguntzaz, Daphnia-ren bihotz-erritmoan nikotina edo alkohola bezalako substantzien eragina aztertuko duzu.

> 14 URTETIK AURRERA

8. Taller Sensor de calidad del aire

Airearen kalitatearen sentsorea

Egin ezazu sentsore bat partikula esekiak neurtzeko (PM 2,5 eta PM 10), kalitatea monitorizatzeko eta datuak partekatzeko plataforma global batera konektatzeko. Datuak biltzeko eta aztertzeko kudeaketa-prozesu batean parte hartu ahal izango duzu, eta, prozesu horrekin, airearen kalitateari buruzko proiektu globaletan lagundu ahal izango duzu.

24. Laboratorio forense

Auzitegiko laborategia 

Argitu krimen bat auzitegiko genetika-talde bat balitz bezala! Erabili PCRa zure DNA krimen-tokikoarekin konparatzeko, eta frogatu zure errugabetasuna.

25. Laboratorio del sueño

Loaren laborategia: Gauekoa ala egunekoa zara?

Loaren genetikari eta ziklo zirkadianoei buruzko benetako ikerketa batean parte har ezazu. Egin PCR bat zure DNA aztertzeko eta egunekoa edo gauekoa zaren zehazteko.

26. Laboratorio de resistencia a antibióticos

Antibiotikoekiko erresistentzia-laborategia: Ingurumenean
erresistenteak diren organismoak monitorizatzea

Antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek eragindako infekzioak ugaritzen dira. Egin PCR bat lurzoru-laginetatik abiatuta, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak detektatzeko.

SHOW-AK

Ikuskizun hauek sortu ditugu zientzia modu ikusgarrian, dibertigarrian eta parte-hartzailean bizi dezazun. Ausarta bazara, zientzialari gisa edo “Indietako untxitxo” gisa ere parte har dezakezu.

- Shows icono

> 8 URTETIK AURRERA

9. Show Sistema nervioso en plantas carnivoras

Nerbio-sistema landareetan

Erregistratu eta behatu Venus Atrapamoscas-ek tranpa ixten duenean igortzen dituen bulkada elektrikoak. Mekanismo horrek, gure nerbio-sistemak eta landareenak nola funtzionatzen duten jakingo duzu.

10. Show El poder de tu mente 1

Zure buruaren boterea

Erabili zure burmuinetik zure eskuetara doazen nerbio-bulkadak led-ak pizteko, esku robotiko bat mugitzeko, bideo-joko bat jokatzeko, dron bat hegan egiteko edo beste pertsona baten eskua kontrolatzeko.

12. Show ¿Estamos comiendo plástico?

Plastikoa jaten ari gara?

Ezagutu mikroplastikoek ekosistemetan eta izaki bizidunetan duten eragina. Ezagutu problematika, aztertu laginak eta diseinatu eskura ditugun irtenbideak.

13. Show Bootcamp de genética

Genetikako bootcamp-a

Egin ezazu DNAren helize bikoitza gominola hartzatxoekin, ikusi handitutako DNA molekula, eta egin ezazu esperimentu bat fruta-DNA isolatzeko.

Gure tailer, showetako bat edota zerbitzu bat erosi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure beharretara hoberen egokitzen diren aukerak eskainiko dizkizugu..

1 + 6 =

Kontaktua

? Telefonoz deitu nahi baduzu, (+34) ‭633 57 63 23
? Idatzi nahi badiguzu, hello@biook.org
? Eta aurpegia jarri nahi badiguzu…
Bilbao Berrikuntza Faktoria – Uribitarte Kalea, 6,
Paseo Uribitarte, 3, 48001 Bilbo, Bizkaia

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial