GAUZATZEN ARI DIREN PROIEKTUAK
GAZTEAK BIOANIZTASUNAREN ALDE – GIPUZKOA 2025
DNA barra-kodeak udalekua, Bioaniztasunari buruzko datu irekiak programa eta Cristina Enea parkeko Bioblitz-a, Gazteak Biodibertsitatearen alde 2025 proiektuaren parte dira, Kutxa Fundazioak finantzatuta.

DNA barra-kodeak Udalekua
Erabili genetika bioaniztasuna ikertzeko / Helduak, + 14 urte (14-18 urtekoak lehentasuna).
Parte hartu Biook Elkarteak eta New Yorkeko DNA Learning Centerrek (DNALC) eskainitako udako ikastaro honetan.
5 egunez, espezieak identifikatzeko prozesu zientifikoan murgiltzeko aukera izango duzu, DNA barra-kodearen teknika erabiliz. Barra-kodea izaki bizidun bakoitza identifikatzeko baliagarria den DNA sekuentzia bakarra da. Ikastaroa Bioblitz izeneko jarduerarekin hasiko da: eremu jakin batean espezieak taldeka eta modu bizkorrean identifikatzeko saioarekin. Lagindutako espezieak taxonomia birtualeko tresnen bidez dokumentatu eta identifikatu ondoren, ikasleek biologia molekularreko teknikak eta tresnak erabiliko dituzte espezieen erregistro genetikoa sortzeko, haien DNA aztertuz.
Esperientzia honen bidez, ikasleek biologia molekularreko trebetasun praktikoak eskuratzen dituzte, eta bioaniztasunaren zein haren kontserbazioaren garrantzia sakonago ulertzen dute. Ikastaro hau erabat doakoa da, eta Kutxa Fundazioaren finantzaketari esker garatzen da, genetika, genomika, biologia molekularra, bioaniztasuna, bioteknologia, ekologia, ingurumen zientziak, bioinformatika eta antzeko arloetan hezkuntza eta ikerketa aukerak ireki nahi dizkieten ikasleei zuzenduta, arlo akademikoak edo garapen profesionala esploratu nahi dituztenei laguntzeko.
DATAK:
2025eko uztailaren 7tik 11ra
ORDUTEGIA:
10:00etatik 17:00etara
LEKUA:
Medialab espazioa – Tabakalera (Donostia).
HIZKUNTZAK:
Gaztelaniaz emandako ikastaroa. Irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egin ahal izango da.
KOSTUA:
DOAKOA
GIPUZKOAKO IKASTETXEEI JAKINARAZTEA:
“Gazteak Bioaniztasunaren Alde 2025” proiektuak “Bioaniztasun Datu Irekiak” izeneko herritar zientzia bigarren jarduera lerro bat dauka, Gipuzkoako ikastetxeei zuzendua, zehazki bigarren hezkuntzako, batxilergoko edo lanbide heziketako ikasleei bideratua. Plazak mugatuak dira, parte hartzea doakoa da eta izena ematea 2025eko ekainaren 20ra arte (ostirala) dago zabalik.

Bioaniztasun datu irekiak Programa
Parte hartu bioaniztasunari buruzko herritar zientzia eta hezkuntza programa honetan. Parte hartzea doakoa da eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa zentruei bideratuta dago.
Programa honetan, ikasleak dira protagonistak, bere ikastetxean proiektuaren arduradunak eta bultzatzaileak izango baitira.
Online saio eta bideoen bidez, ikasleek prestakuntza jasoko dute, naturalismo digitalean, naturako argazkigintzan, ObsIdentify app eta Observation.org plataformaren erabileran, bai eta bioaniztasuna eta kontserbazioaren egoera eta garrantzian. Gainera, Bioblitzak antolatzen ikasiko dute, beren ingurune naturalean espezieen datuak jasotzeko, jarduera parte hartzaile hauek antolatu dezaten.
Ikastetxe bakoitzean, ikasle talde txiki batek (gutxienez 5 mutil eta 5 neska) formakuntza jasoko du, proiektua beren kideen artean zabaltzeko eta bultzatzeko. Era berean, Bioblitzak antolatuz espezieak batzeko jarduerak sustatuko dituzte, gainerako ikasleekin eta irakasleekin elkarlanean datuak bilduz. Horrez gain, familiek eta komunitateak parte hartzea ere bultzatu dezakete, ekimenaren eragina ikastetxetik haratago zabalduz.
Azken emaitza gisa, ikasleek memoria bat egingo dute jasotako datuekin. Horretarako, Observation web tokian agertuko diren behaketa-kopurua, identifikatutako espezieak, lokalizazioak, ezaugarri nagusiak, talde taxonomikoak, etab erabiliko dituzte. Memoria horiek Biooken webgunean argitaratuko dira, eta ikastetxean bertan aurkeztea gomendatzen dugu.
IZEN EMATEAK:
Ekainaren 20a baino lehen
ESKAERAREN BERRESPENA:
Ekainak 25ean.
DATUAK JASOTZEKO EPEA:
Irailak 15tik, Urriaren 24ra arte.
MEMORIAREN AURKEZPENA:
Urriaren 24tik azaroaren 7ra arte.
HIZKUNTZA:
Euskera
PARTE HARTZAILEAK:
20 ikastetxe. Lehentasuna izango dute izen emateko inskripzio formularioa lehen betetzen dutenak Gipuzkoako eskualde ezberdinetan.

Bioblitz Cristina Enea parkea – Tokiko espezien datuak jasotzeko eta bioaniztasuna elkarrekin aztertzeko jarduera
Parte hartu publiko guztiei irekitako Bioblitz honetan, eta lagundu Donostiako Cristina Enea Parkean dagoen bioaniztasuna mapatzen.
Bioblitz bat naturgune bateko bioaniztasuna aztertzeko eta dokumentatzeko sortutako jarduera zientifiko, ludiko, sozial eta informala da. Goiz batean, adin guztietako pertsonak (haurrak, gazteak, helduak) naturaren esploratzaile eta zientzialari bihurtuko dira, hiri-ekosistema eder horretan bizi diren espezieak identifikatzeko eta erregistratzeko aukera ematen duen aplikazio mugikor bati esker.
Jarraibideak eta prestakuntza praktiko laburra jaso ondoren, jarduera libreki egin daiteke. Hala ere, esperientzia aberasgarriagoa bizitzeko, bi irteera egingo dira, aditu batek gidatuta.
– 11:00etan INTSEKTUEN IRTEERA, intsektuen bioaniztasuna eta historia naturala aztertzeko.
– 12:30ean, BIOANIZTASUN OROKORRAREN IRTEERA, bioaniztasuna bere osotasunean aztertzeko: hegaztiak, likenak, onddoak, artropodoak, landareak, etab.
Datuak jasotzeko, parte-hartzaileak bai mugikor edo tablet bat behar izango dute, ObsIdentify aplikazioa eta gailuaren kamera behar direlako. Bioblitzean parte hartzeko eta Aplikazioa erabiltzeko azalpenak informazio puntura (Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxea) heltzerakoan jasoko dituzue.
“Bioblitz Cristina Enea” Biook elkarteko “Gazteak Bioaniztasunaren alde 2025” proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen barruan, Gipuzkoako gazteei bideratutako Tabakalera Medialaben egingo den “DNA barra-kodeak” udako kampamendua eta Gipuzkoako eskoletara bideratutako “Bioanistazun Datu Irekiak” programa kokatzen dira. “Gazteak Bioaniztasunaren alde 2025” Kutxa Fundazioaren laguntzari esker eskeintzen dugu.
DATA:
2025eko uztailaren 6a, igandea
ORDUTEGIA:
10:00etatik 14:00etara (Ibilbideko irteerak 11:00etan eta 12:00etan)
LEKUA:
Cristina Enea parkea (Donostia)
INFORMAZIO PUNTUA:
Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxea
HIZKUNTZAK:
Euskara – Gaztelania – Ingelesa
BALDINTZAK:
Mugikorra edo tableta eta datuak ObsIdentify aplikazioa erabiltzeko
GAZTEAK ETA BIOANIZTAZUNA- BILBO 2025

DNA barra-kodeak Udalekua
Parte hartu genetika molekularra eta biodibertsitatearen azterketa uztartzen dituen udako ikastaro honetan.
5 egunez, espezieak identifikatzeko beharrezkoa den prozesu zientifikoan murgildu ahal izango zara, DNA barra-kodearen teknika erabiliz. Barra-kodea edozein izaki bizidun identifikatzeko ahalmena duen DNA sekuentzia bakarra da. Ikastaroa Bioblitz batekin hasiko da, eremu jakin batean espezieak azkar eta taldean identifikatzera bideratutako jarduera batekin. Lagindutako espezieak taxonomia birtualeko tresnak erabiliz dokumentatu eta identifikatu ondoren, ikasleek biologia molekularreko teknikak eta tresnak erabiliko dituzte espezieen erregistro genetikoa sortzeko, haien DNA aztertuz.
Esperientzia horren bidez, ikasleek biologia molekularreko trebetasun praktikoak eskuratzen dituzte, eta biodibertsitatearen eta haren kontserbazioaren garrantzia sakonago ulertzen dute. Genetikan, genomikan, biologia molekularrean, biodibertsitatean, bioteknologian, ekologian, ingurumen zientzietan, bioinformatikan eta abarretan arlo akademikoak eta garapen profesionalekoak esploratzeko interesa duten ikasleei hezkuntza- eta ikerketa-aukerak irekitzea du helburu ikastaro honek.
– Ikastaroaren kostua 185 €-koa da ikasleentzat (Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, gradua edo masterra).
– Ikastaroaren kostua 495 €-koa da helduentzat eta profesionalentzat.
Benetan behar duen pertsonarentzako doako matrikulazioa hartuko dugu kontuan. Dirua zure ikaskuntzarako eta etorkizunerako oztopo ez izatea nahi dugu. Zure kasua hori bada, bete inskripzioa eta idatzi modu konfidentzialean hello@biook.org helbidera, zure egoeraren berri emanez. Kasu bakoitza arretaz eta errespetuz aztertuko dugu.
DATA:
2025eko ekainaren 30etik uztailaren 4ra
ORDUTEGIA:
10:00etatik 17:00etara
LEKUA:
Bilbao AS Fabrik – Mondragon Unibertsitatea
HIZKUNTZAK:
Gaztelaniaz emandako ikastaroa. Irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egin ahal izango da.

Bilbo Hiriko Bioaniztasun erronka 2025
Parte hartu bioaniztasunari buruzko herritar zientzia eta hezkuntza programa honetan. Parte hartzea doakoa da eta Bilboko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeei bideratuta dago.
Programa honetan, ikasleak dira protagonistak, bere ikastetxean proiektuaren arduradunak eta bultzatzaileak izango baitira.
Online saio eta bideoen bidez, ikasleek prestakuntza jasoko dute, naturalismo digitalean, naturako argazkigintzan, ObsIdentify app eta Observation.org plataformaren erabileran, bai eta bioaniztasuna eta kontserbazioaren egoera eta garrantzian. Gainera, Bioblitzak antolatzen ikasiko dute, beren ingurune naturalean espezieen datuak jasotzeko, jarduera parte hartzaile hauek antolatu dezaten.
Ikastetxe bakoitzean, ikasle talde txiki bat (5 mutil eta 5 neska, gutxienez) formakuntza jasoko dute beren kideen artean proiektua zabaltzeko eta bultzatzeko. Baita espezieak batzeko (Bioblitzak) antolatuz, gainerako ikaslee eta irakasleekin datuak biltzea sustatuz. Biata ere, familiak eta komunitatearen parte hartzea buktzatu dezakete.
Azken emaitza gisa, ikasleek memoria bat egingo dute jasotako datuekin. Horretarako, Observation web tokian agertuko diren behaketa-kopurua, identifikatutako espezieak, lokalizazioak, ezaugarri nagusiak, talde taxonomikoak, etab erabiliko dituzte. Memoria horiek Biooken webgunean argitaratuko dira, eta ikastetxean bertan aurkeztea gomendatzen dugu.
DATA:
Ekainaren 20rarte
ESKAERA BERRESPENA:
Ekainak 25ean.
DATUAK BILTZEKO EPEA:
Irailaren 15etik urriaren 24ra arte.
MEMORIAREN AURKEZPENA:
Urriaren 24tik azaroaren 7ra arte.
HIZKUNTZAK:
Euskera – Gaztelania
PARTE-HARTZAILEAK:
7 ikastetxe. Lehentasuna izango dute izena emateko formularioa lehenago betetzen dutenek.
AURREKO PROIEKTUAK
BILBOKO VERMIKOMPOSTAKETA ERRONKA
Vermikonpostaketa lur-zizareek egiten duten prozesua da. Hondakin organikoak ongarritan aberatsa den humus-ean bihurtzen dituzte.
Bilbon erroldatutako pertsona edo Bilbon erregistratutako erakundea bazara, erronkan parte har dezakezu. Zure esku jartzen dugu behar duzun informazioa, erabilitako materialetatik abiatuta vermicompostera bat egin ahal izan dezazun, eta horrela, vermikompostaketan hasi ahal izan zaitezen.
Konpostontzi bat egin gure metodoa jarraituz, bidali zure/zuen argazki bat zure vermicomposteraren ondoan
science@biook.org helbidera, “Bilboko Vermikompostaketa Erronka” aipatuz, eta zizareak oparituko dizkizuegu, vermikompostatu ahal izan dezazun.
Argazkiak bidaltzeko epea 2023ko apirilaren 30ean amaituko da.
Izakinak amaitu arte.


BILBO HIRIKO BIOANIZTASUN ERRONKA
“Bilbo Hiriko Bioaniztasun Erronka” herritar zientzia proiektu bat da, Agenda 2030 barruan dauden Bilboko ikastetxeei zuzendua. Ikasleen parte-hartzearen bidez eta teknologia digitalak erabiliz Bilboko bioaniztasun ahalik eta datu gehien biltzea lortu nahi dugu.


AIREAREN KALIATE HERRITAR ZIENTZIA HEZKUNTZA PROIEKTUA
Proiektu honetan Sensor Community plataforma eta ekipoa erabiltzen dira. Algortako Trinitarias ikasleek 2021-2022 ikasturtean parte hartu dute (sentsorea # 66957) Getxoko Udalaren diru languntza bati ezker, eta Rekaldeberri BHIko ikasleek 2022-2023 ikasturtean parte hartzen ari dira Bilboko Udalatik jasotako diru laguntzarekin.
BERRIKUNTZA SOZIALA NAFARROAN
Deskargatu “Memoria Proyecto Unidad de Innovación Social de Navarra” txostena:

AURREKO PROIEKTUAK
VITAL OPEN SCIENCE
- Cómo crear un biolaboratorio low cost en tu centro educativo (Castellano)
- Nola sortu low cost biolaborategi bat zure ikastetxean (Euskara)
- Bootcamp de genética (Castellano)
- Genetikako bootcamp (Euskara)
- Ciencia ciudadana y salud (Castellano)
- Herritarren zientzia eta osasuna (Euskara)
- ¿Are we eating plastic? (English)
- Eyewire heroes: a game to map the brain (English)
- Covid-19 y salud: un sensor de calidad del aire (Castellano)
- Covid-19 eta osasuna: airearen kalitate-sentsorea (Euskara)
- Show de neurociencia: el poder de tu mente (Castellano)
- Neurozientzia ikuskizuna: zure adimenaren boterea (Euskara)
- Fabrica un microscopio para tu smartphone (Castellano)
- Zure smartphonerako mikroskopio bat fabrikatu (Euskara)

BBK OPEN SCIENCE



Lankidetza: BIOOK eta CIFP San Jorge LHII (2020-2021)

Kontaktua
Telefonoz deitu (+34) 633 57 63 23
Emailez idatzi hello@biook.org
Bilbao ASFabrik Sala 326, Olagorta Kalea, 26, Deusto, 48014 Bilbao, Bizkaia