TAILERRAK ETA SHOW-AK
Biookek ikaskuntza-eredu esperientziala, sormenekoa, lankidetzakoa eta dibertitzekoa proposatzen du, gizartean eta ingurumenean eragina duena. Hori lortzeko, tailer, show, ekipo, jarduera eta proiektuen eskaintza sortu dugu, zeina arrakastaz inplementatu dugun herrialdeko ikastetxe askotan eta baita BBK Open Science eta Vital Open Science programazioen bidez ere.
Tailerrak, zientzia-show esperimental eta parte-hartzaileak, proiektu eta jarduerak eta kostu txikiko ekipo eta erreaktiboz osatutako kitak eskaintzen ditugu, gure jarduera guztiak erraz egin ahal izateko.
TAILERRAK
Gure tailerren eskaintza berritzailea praktika zientifikoa eta sorkuntza artistikoaren bidez zientzia ikasteko eta gozatzeko sortu dugu.
5 URTETIK AURRERA
Loreak sortzen
Praktika ezazu botanika eta bioartea lore baten disekzio anatomikoa eginez. Erabili lorearen parteak collage bat sortzeko eta ezagutu loreen historia naturala eta garrantzia naturan eta artean.
Kimera bizidunak
Irudizko animaliak imajinatzen eta eraikitzen ikasiko duzu, benetako animaliak eta animali imaginarioen gorputzak konbinatuz. Ikusiko dugu horrelako konbinazioak posible direla bai zientzian bai artean.
Zianotopia
Paper fotosentikorreko materialak erabiltzen dituen teknika da zianotipia, inpresio artistiko eta zientifikoak sortzeko egokia. Papera argitan jarri aurretik hainbat objekto jarriko ditugu haren gainean, hala nola hostoak, adarrak edo loreak. Errebelatu ondoren, argi eraginpean geratu diren zatiak urdinez tindatuko dira. Artisten zianotipoen adibideak ikusiko ditugu, eta Anna Atkinsen istorioa kontatuko dugu, teknika honen lehen bultzatzailea.
8 URTETIK AURRERA
Bioblitz
Egin zientzialari naturalistek bezala, hartu zure inguruan aurkitzen dituzun espezieen argazkiak smartphone edo tablet batekin eta igo itzazu app batera biodibertsitateari buruzko datuak biltzeko.
Eraiki eta erabili mikroskopio bat Smartphonerako
Egin mikroskopio mihiztagarri bat, eta Smartphone edo tablet baten kamerari akoplatu mikromunduko argazki eta bideo harrigarriak ikusi eta egin ahal izateko.
Laser mikroskopio bat fabrikatu eta erabili
Eraiki laser-mikroskopio bat, horman proiektatua, eta oso handituta, ur-tanta baten barruan dagoen bizitza mikroskopikoa behatzeko.
Ezagutu Daphnia barrutik eta kanpotik
Daphnia-ren, exoeskeleto gardena duen mini-krustazeoaren barne- eta kanpo-organoak ikusi, aztertu, argazkiak atera eta marraztu, smartphone-rako edo tableterako mikroskopio baten laguntzarekin.
10 URTETIK AURRERA
Eraiki mikroskopio bat eta Daphnia aztertu
Eraiki Smartphonerako mikoskopio bat eta Daphniaren barruko eta kanpoko organoak, sistemak eta egiturak aztertzeko, eta hauen argazkiak eta bideoak egiteko, erabili.
Eraiki cyborg esku bat eta bizitza eman
Eraiki ezazu esku cyborg bat etxeko materialekin eta bizitza eman zure besoko nerbioetatik doazen bulkada elektrikoak erabiliz.
Zelula aztertu
Zelulak sistema biologiko liluragarriak dira. Zelulak aztertzeko tindatuko duzue kipula baten eta zure masailaren zelula epitelialak. Smartphonerako mikroskopio bat erabiliz tintaketen argazkiak egingo ditugu eta zelulen egiturak eta animali eta landare zelulen desberdintasunak aztertuko ditugu.
Errealitate birtualeko bideojokoa: Eguzki Sistema EB
Bidaiatu gure eguzki-sisteman zehar errealitate birtualeko joko batekin. Bisitatu planetak haiei buruzko datu garrantzitsuak eta bitxikeriak ezagutzeko. Jarduera indibiduala da, baina gainerako parte-hartzaileak pantaila batean jarrai dezakete jokatzen duen pertsonak egiten duen bidaia. Euskaraz bakarrik dago eskuragarri.
14 URTETIK AURRERA
Drogen eragina Daphnia-n
Metodo zientifikoa aplikatuz eta Smartphone edo tableterako mikroskopio baten laguntzaz, Daphnia-ren bihotz-erritmoan nikotina edo alkohola bezalako substantzien eragina aztertuko duzu.
AURKEZPEN ESPERIMENTALAK
Magia ikuskizun bat balitz bezala, zientzia modu ikusgarri, dibertigarri eta parte-hartzaile baten bidez ezagutu.
8 URTETIK AURRERA
Plastikoa jaten ari gara?
Ezagutu mikroplastikoek ekosistemetan eta izaki bizidunetan duten eragina. Ezagutu problematika, aztertu laginak eta diseinatu eskura ditugun irtenbideak.
12 URTETIK AURRERA
Neurozientzia
Ezagutu garuna eta nerbio-sistemaren funtzionamendua erakustaldi esperimentalak dituen show honen bidez. Erabili zure bezoa zeharkatzen dituzten nerbio-bulkadak led-ak pizteko, esku cyborg bat mugitzeko, bideojoko bat jolasteko edo beste pertsona baten eskua kontrolatzeko.
Biologia zezularra
Aztertu zelula hauen tindaketa eta mikroskopio azpiko behaketen bidez. Azken ikerketak, animazio, argazki eta bideoak erabiltzen ditugu zientzilari profesionalak bezala zelula ezagutzeko.
Genetika
Esperimentuen eta eskulanen bidez genetikaren hastapenak. Frutetako DNA purifikatu, gominola hartzatxoekin DNA helize bikoitza eraiki eta DNA molekula errealitate areagotuan bistaratuko dugu.
GUREKIN HARREMANETAN JARRI!
Zure beharretara hoberen egokitzen diren aukerak eskainiko dizkizugu.
Kontaktua
Telefonoz deitu (+34) 633 57 63 23
Emailez idatzi hello@biook.org
Bilbao ASFabrik Sala 326, Olagorta Kalea, 26, Deusto, 48014 Bilbao, Bizkaia