+34 633 57 63 23 hello@biook.org

BBK OPEN SCIENCE EKIMENAREN SORTZAILEEN ESKUTIK…

LOGO BIOOK Summer Camp - con fondo 80%

ZIENTZIA EZ DA INOIZ HAIN DIBERTIGARRIA IZAN!

Zure seme-alabek udan esperientzia ahaztezina izatea nahi duzu? Biook Summer Camp udalekuan zientziarekin, artearekin eta teknologiarekin jolasteko eta formatu esperimentaleko jarduera dibertigarri eta kolaboratzailean parte hartzeko aukera izango dute. Uda honetan ikasiz jolasteko eta oporretan gozatzeko aukera paregabea da.

Biook Summer Camp 2022ri buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan

FOTOS Y CABECERAS Bioarte

Bioarte

Lore koloretsuak disekzionatuko ditugu artea eta zientzia uztartuz sorkuntza propioak egiteko, eta mundu mikroskopikoan murgiltzeko aukera ematen duten proiekzio eta argiekin jokatuko dugu.

FOTOS Y CABECERAS Genética

Genetika

Ikusi duzu DNA molekula bat? Hemen benetan areagotuta ikusiko duzu, gainera esperimentu entretenigarri eta gozoak egingo ditugu, non hau erauzi eta fabrikatu ahal izango duzun.

FOTOS Y CABECERAS Bioblitz

Bioblitz

Esploratzera! Naturara joango gara hainbat izaki bizidun identifikatzera, hala nola onddoak, likenak eta tamaina handiko ugaztunak.

FOTOS Y CABECERAS Microscopía

Mikroskopia 

Jarduera dibertigarri eta burutsua izango da, non bakoitzak bere mikroskopioa eraiki eta mugikorraren laguntzaz mundu mikroskopikoa ezagutuko duten.

FOTOS Y CABECERAS Neurociencia

Neurozientzia

Adimen artifiziala eta robotikak giza gorputzean dituen ondorioak ezagutuko ditugu. Esku robotiko bat eraikiko dugu eta gure nerbioak zeharkatzen dituen elektrizitatearekin mugitu ahal izango dugu.

KONTUAN HARTU BEHARREKO DATUAK

? 1. astea: uztailaren 4tik 8ra
? 2. astea: uztailaren 11tik 15era
? 3. astea: uztailaren 18tik 22ra
? 4. astea: uztailaren 25etik 29ra

?? ?? Bioexplorer (5-9 urte):
150€/astea
?? ??‍? Biohacker (10-13 urte):
170€/astea
⏰ Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Bilbao Berrikuntza Faktoria BBF
Paseo Uribitarte Pasealekua, 3
48001 Bilbo, Bizkaia

* Ez daukagu jangelarik. Plaza mugatuak.
* Gure lehentasuna zure seme-alaben segurtasuna da; horregatik, osasun-protokoloak eta higiene- eta prebentzio-neurriak ezarri ditugu kanpamendu honetako esperientzia bakoitzean.

Laguntzailea

logo_bbf_650x179

IZENA EMATEKO PROZESUA

Izena emateko, botoian klik egin, formularioa bete eta hello@biook.org helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko duzu “parte-hartzailearen izena” gaiarekin, ordainagiria erantsita.

Formularioaren informazioa eta ordainagiria eskuratu ondoren, baieztapen-mezu elektroniko bat iritsiko zaizu gehienez ere 24 orduko epean, parte-hartzaileak behar bezala izena eman duela baieztatzeko.

Gure bideratzaileak esperientzia handiko profesionalak dira, haur eta nerabeentzako tailerrak egiten dituzte, eta euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dute.

Jarduerak egiteko, bi bideratzaile izango dira gela bakoitzeko. Ikasgelako gehienezko edukiera 15 parte-hartzailekoa da.

Ordaintzeko metodoa

  • Banku-transferentzia
  • Kreditu-txartelarekin ordaindu (Biook-era hurbilduz)

Kontaktua

? Telefonoz deitu nahi baduzu, (+34) ‭633 57 63 23
? Idatzi nahi badiguzu, hello@biook.org
? Eta aurpegia jarri nahi badiguzu…
Bilbao Berrikuntza Faktoria – Uribitarte Kalea, 6,
Paseo Uribitarte, 3, 48001 Bilbo, Bizkaia

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial