Sobre el episodio:
Garikoitz, Basque Center on Cognition, Brain and Language, BCBL-ko ikerlaria da. BCBL Innobasquek, Ikerbasquek, UPV-EHUk eta Gipuzkoako Gobernuak elkarrekin sortutako diziplina arteko ikerketa zentroa da.
Garikoitzekin burmuinazientzia edo neurozientziari buruz hitz egiteko aukera izan dut, ez gauza bat bezala, prozesu bat bezala baizik. Hori aztertzeko erabilitako teknikak eta teknologiak, daturik eta emaitzarik berrienak, egitura eta funtzio-konplexutasuna, zelulen eta egituren aniztasuna eta funtzioekin duten lotura errepasatu ditugu.
Bere plastikotasunari buruz ere hitz egiten dugu: nola eta zergatik aldatzen den bizitzan zehar eta, bereziki, une jakin batzuetan. Gorputzaren eta garunaren arteko harremana, osasun mentala eta azaleratzen ari diren propietateak aztertun ditugu, hala nola kontzientzia.
Bereziki, gaur egungo neurozientziak geure burua hobeto ezagutzen eta egunerokoa kudeatzen nola laguntzen digun eztabaidatu dugu: arreta, hautamena, memoria, ikaskuntza, neurodibertsitatea, eta askoz gehiago.
Cronograma
Min 1: BCBL, kognizioa eta burmuina aztertzeko teknikak
Min 14: Neurofeedback eta neuronen arteko komunikazio kimikoa
Min 16: Garunaren mapa zelularra, konexioak eta egitura
Min 27: Garun-gorputzaren erlazioa, denboraren pertzepzioa eta neuropodoak
Min 34: Kontzientzia, sistema biologikoak eta propietate emergenteak
Min 45: Aukeramena.
Min 49: Neuroplastizitatea
Min 53: Fedea eta espiritualitatea
Min 55: Hizkuntza, musika ikasteko gaitasunak eta erreserba kognitiboa
Min 58: Elebitasuna (bilingüismo)
1h 10min: Hezkuntza, zientzia eta ezezagutza.
1h 14min: Fedea eta espiritualitatea
1h 25min: Neuroaniztasuna
1h 29min: Dislexia
1h 38min: Homosexualitatea
1h 42min: Garun iragarle edo aurreikuslea
1h 44min: Errealitatea eta konzientzia filosofía
1h 47min: Sinestesia
1h 50min: Arreta, pertzepzioa eta memoria
1h 57min: Zarata kognitiboa, mindfulness, mugikorrak eta garunaren garapena
2h: Neuroteknologiak eta gizaki garun interfazeak
2h 06min: Neuroetika eta neuroeskubideak
2h 13min: Giza garunaren gaitasunak eta ulerpen limiteak
2h 22min: Zientzilari aktibistak eta zientzaren hobekuntza
2h 31min: Ekotxorrakeriak